Ligako lehenengo tiraldia gaur, Atxurren

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 12a, 01:00

Buelta bakarrera jokatuko da liga eta denek denen aurka jokatuko dute. Gaurko tiraldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Dardo elektronikoko liga hasiko da gaur. Atxurren jo­katuko dira tiraldi guztiak eta gaurkoa ere bai. Arra­tsaldeko 20:00etatik aurrera izango da. Tiraldi guztiak Atxurren jokatuko dira bertan dagoelako mota horretako makina homologatu bakarra. Buelta bakarrera jokatuko da liga eta denek denen aurka jokatuko dute. Ondoren, Play Offak jokatuko dituzte, kanporaketa bidez. Amater mailako jokalariek hartu dezakete parte.

Cricket 701 modalitatean
Liga cricket 701 modalitatean jokatuko dute. Atzora arte, 10 hernaniarrek eta 2 lasartearrek emana zuten izena, baina nahi duenak aukera du oraindik izena emateko. Bihar hasi eta apirilean amaituko da liga eta asmoa dute sagardotegi eder batekin bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!