Begoña Gurrutxagak jaso du saskia

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 13a, 01:00

Kixtiñe kafetegiko jabeak, Kristina Kintanillak, eta bere alaba Naia Mitxelenak, Gabonetako saski potolo bat zozketatu dute bezeroen artean. Begoña Gurrutxaga izan da irabazlea, eta bere bi alaben laguntzarekin, Saioa eta Enara Aranegirekin jaso zuen saskia, jaki eta edari goxo-goxoek osatutakoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!