«Garbitaniako kontuek zinegotzi eta herritar ororen eskura egon behar lukete»

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 12a, 01:00

EAJ eta H1! alderdiek eskatu dute Garbitania Zero Zabor SL enpresako kontuak publiko egitea.

Prentsa ohar batean jakinarazi dute EAJ eta Ha­maikabat! alderdiek Garbita­nia enpresako kontuen berri jakiteko eskaera egin dietela Luis Intxauspe Hernaniko alkateari eta Garbitania Zero Zabor SL enpresari berari. Era berean, Luis Intxaus­pe alkatea Garbitania enpre­san Hernaniko udaletxeko or­dez­karia dela ere azpima­rratu dute. «Oposizioan gauden al­der­­diek gogorarazi nahi dugu Garbitania enpresa publikoa dela, eta enpresa­ honen %49 Hernaniko udale­txearen es­ku dagoela, eta beste %51, berriz, Usurbil eta Oiartzungo uda­letxeen esku».

2012ko kontuak eta 2013rako aurreikuspena
Oposizioko bi alderdi hauek eskatu dituzten kontuak di­ra, «batetik, lehengo urteko kontuen inguruko datuak, eta bestetik, 2013rako au­rre­ikuspenak; galera eta iraba­zien kontuak, balantzeak, inbertsioak, zorraren maila eta gehigarri pertsonalak. Tamalez, informazio hau guztia ez dago eskura, eta eskatu egin behar dugu».

«Desinformazioa, nagusi»
EAJ eta Hamaikabat! alder­diek diotenez, «gestio gar­dena eginez gero, udal en­presen datuak eman behar lirateke, eta beraz, enpresen kontuak edozein zinegotzi edo herritarren eskura egon behar lirateke, eta ez kajoi batean sartuta». Era berean, diote «desin­formazioa dela nagu­si. Luis Intxauspe izendatu zuen Plenoak Hernaniko udale­txeko ordezkari Garbi­tania enpresako Akziodu­nen Ba­tzor­de Orokorrean, eta administrazio kontsei­luko partaidea da. Hala dira, baita ere, Bilduko Beñat Ame­nabar eta Asier San Emeterio zinegotziak».

Gardentasun eske
Bi alderdiek diote «Garbi­taniaren kudeaketan gar­den­tasuna eskatzen jarraitu­ko dutela». Horregatik, es­ka­era egiten diete «zinegotzi eta Garbitaniako kontseilari diren Luis Intxauspe, Beñat Amenabar eta Asier San Emeteriori, eskatutako datu­ak denen eskura jartzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!