Larunbateko manifestaziora joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 11a, 01:00

Hernaniko Ezker Abertzaleak hernaniar guztiei dei egiten die, bihar arratsaldean Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lelopean, «manifestazioa benetan herri deiadar erraldoi bat izateko» nahia azaldu du Ezker Abertzaleak, «dispertsioaren amaiera, gaixo dauden presoen kaleratzea eta Parot doktrinaren amaiera eskatzeko».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!