Hernaniarrak podiumean, Gabonetako hiru probatan

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 11a, 01:00

Igandean bukatu zen Gabonetako Liga. Hiru proba jokatu ziren guztira: Kross Beach, San Silvestre donostiarra eta 83. Erregetako Krosa. Hiru probatan parte hartu zuten hainbat hernaniarrek, eta baita marka bikainak lortu ere. Helduei dagokienez, mutilen kategorian, absolutu mailan Peru Alfaro Sanildefonsok irabazi zuen, 283,13ko denborarekin, 3 probatan parte hartuta. Ibon Iriondo Goenaga hernaniarrak berriz, 4garren egin zuen, absolutu mailan eta 3 probatan parte hartuta baita ere, 271,20ko denborarekin. Ema­ku­mez­koetan berriz, Ines Arreitunandia Quinteiro hernaniarrak podiumera igotzea lortu zuen 3garren postuan (argazkian, eskuinaldean), 3 probatan parte hartuta eta 202, 74ko denborarekin, eta Laida San Sebastian Larzabalek 4garren egin zuen. Umeen kategoriari dagokionez, Errege Krossean hartu zuten parte, eta podiumera igo ziren, Yohanes Merino Castuera, 2garren postuan (argazkian ezkerraldean), eta Julen Goikoetxea, 3garrenean (argazkian eskuinaldean). Biak, infantil mailan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!