Pintura eta sare berria, kiroldegiko frontoiak

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 11a, 01:00

Udaleko Kirol Sailak txukunketa lanak egin ditu Hernaniko kiroldegiko frontoiean. Pintatu berria dago, eta sarea ere jarri dute.

Kiroldegiko frontoiean txukunketa lanak egin berri ditu Udaleko Kirol Sailak.
Batetik, frontoia goitik behera margotu dute, eta armarria ere txukundu dute.

Elkarteen beharrak izan dituzte kontuan
Udaleko Kirol Sailetik jakinarazi dute, frontoiko sa­baian sarea ere jarri dutela.
Izan ere, «frontoia erabil­tzen duten elkarteek urteetan nabaritu dute sare baten beharra».
Txukunketa lan guztiak bukatu dituzte dagoeneko, eta frontoia erabiltzeko moduan dago. «Nahiko txukun geldtiu da», azaldu dute arduradunek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!