Ate-joka dugu txotx denboraldia. Hernanin, igande honetan bertan irekiko da, eguerdiko 12:30etan. Euskadi Gaztea irratiko Dida! saioko lau esatariak izango dira urteko lehenengo sagardo tragoa hartuko dutenak: Joseina Etxeberria, Jon Gotzon, Ainhoa Vitoria eta Edurne Garmendia.
Goizeko 11:00etan festa-giroa nabarituko da dagoeneko. Suziriak botako dira, eta trikitilariak kale-bueltan ibiliko dira. Eguerdiko 12:00etan berriz, harrera egingo zaie 4 irrati esatariei; jarraian, txalapartariak entzuteko aukera izango da, eta 12:30etan, ofizialki irekiko da txotxa.
Ondoren, herritar guztiek izango dute sagardoaz gozatzeko aukera. 13:00ean berriz, herri-kirolak ere izango dira. Dena bukatuta, bazkaria Larre-Gainen izango da.
Zozketa, sagardotegirako
Hernaniko sagardogileek sagardotegi batean bazkari edo afari bat zozketatuko dute igandean.
Zozketan sartuko dira bihar arte herriko hainbat tabernatan sagardo-poteak hartzen dituztenak.