Kaxkoko 24 familia hasi dira konposta egiten

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 11a, 01:00

Luis Intxauspe Hernaniko alkatea, Zero Zaborreko ordezkariak eta Kaxkoko bizilagunak bildu ziren atzo, Atzietaseko auzokonpostarako gunea inauguratu, eta lehenengo aldiz, konposta egiteko.

Auzokonposta egiteko le­henengo gunea inauguratu zen atzo arratsaldean. Atzi­e­tas kalean, Karabelera jaisteko igogailuaren eta komun publikoen ondoan dago gu­nea, eta Kaxkoko 24 familiek egingo dute bertan, konposta.
Luis Intxauspe alkateak azaldu zuen «lehenago ere, landa eremuan bizi diren 600 familia inguruk konposta egiten dutela beren lurretan, eta auzokonposta egiteko gune honi esker, lur-eremurik ez duten herriko familiei ere, konposta egiteko aukera ematen zaiela».
Era berean, eskerrak eman zizkien «Zero Zabor taldeko kideei, proiektua bultzatzeagatik, eta Hernaniko 100dik gora bizilagunei, proiektuan parte hartzeko azaldutako interesagatik».

Konposta, jabeentzako eta herriko lorategietarako
Auzokonposta egiteko gune hau 12 ontzi haundik osatzen dute; 6 ontzi, hondakin organikoak hustuzeko dira, eta beste 6etan konposta egiteko organikoari bota behar zaion material lehorra dago.
Kaxkoko 24 familiek egingo dute konposta bertan. Sortutako ongarri hori, gunearen erabiltzaileek erabili ahal izango dute, etxeko landareei botatzeko, adibidez. Soberan geratzen dena Udalak erabiliko du, baliagarria izango baita herriko lorategiak ongarritzeko.
«Herri guztira zabaldu nahi ditugu konposta-guneak»
Poriektuan parte hartzeko 100dik gora familiek eman zuten izena. Hori horrela, Udalak, gune gehiago jartzeko asmoa azaldu du. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!