25 euroren truke, orain hasi eta Liga bukatu arte Landaren jokatuko diren partidu guztietarako sarrera lortzeko aukera dago. Denboraldi erdiko txartela berri hau egiteko Landareko bulegotik pasa behar da. Igandean ere, Vigoren aurkako partiduaren aurretik, izango da aukera txartelak egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!