Auzokonpostarako lehenengo gunea inauguratuko da

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 10a, 01:00

Gaur arratsaldeko 17:00etan inauguratuko da auzokonposta egiteko Hernaniko lehenengo gunea, Pana parkearen ondoan. Aurrerago, Kaxkoan eta Txantxillan beste 2 gune jarriko dira.

Gaur inauguratuko da auzokonpostarako Hernanin jarri den lehenengo gunea. Arratsaldeko 17:00etan izango da, gunea dagoen tokian, Atzieta kaleko igogailuaren ondoan, hain zuzen. Bihartik aurrera, proiektuan parte hartzeko izena eman duten lehenengo 24 familiek konposta egiten hasteko aukera izango dute. Guztira, 104 familiak eman zuten izena.

Beste bi gune, aurrerago
Atzieta kalean jarri den gune honek 24 familientzako du tokia, eta proiektuan parte hartzeko, guztira, 104k eman zuten izena. Horregatik, 2013 urtean zehar beste bi gune jartzea aurreikusten da; Txantxillan bat, eta Kaxkoan bestea. Zerrendan izena eman dutenei ordenean deituko zaie, gune berriak eraiki ahala, konposta egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!