Hernaniko Pala Taldeak antolatuta, 8 urtetik gorako umeentzat pala ikastaroa emango da urtarriletik ekainera bitartean. Astearte eta ostegunetan, 16:45etatik 17:45etara emango da, kiroldegiko pelotalekuan, eta taldea sortuz gero, ostiraletan Tilosetan emango da. Izen-ematea: astelehen eta asteazkenetan, 20:00etatik aurrera, kiroldegiko pelotalekuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!