CD Hernaniko loterian tokatu dena jasotzeko aukera, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 9a, 01:00

CD Hernanik saldutako Gabonetako loteria tokatu egin da. Dirua jasotzeko aukera izango da bihar, hilaren 17an, 24ean eta 31n. Horretarako, Rural Kutxako Hernaniko bulegoetara jo behar da, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara bitartean. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 629 289 033 telefonora, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etarako tartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!