Aitor Gorrotxategi eta Paul Ojuel dira aurtengo Altzako Torneoko txapeldunak. Igandean jokatu zen finala, Altzako frontoian. Ojuel eta Gorrotxategik, Arrieta hernaniarra eta Arzelus izan zituzten aurkari, eta nahiko erraz irabazi zuten: 22-10.
Maila altuagoa
Ojuel eta Gorrotxategi bikote hernaniarra hobeto aritu zen, hasiera-hasieratik.
Arzelus atzelaria juxtu ibili zen, eta Arrietak ezin izan zien eutsi Gorrotxategik pelota menperatzeko erakutsitako gaitasunari eta Ojuelen erremateei.
Horrela, Ojuel eta Gorrotxategik irabazi zuten, 22 eta 10. Torneo hau pelotari hernaniarrek denboraldi honetan irabazi duten bederatzigarrena da, gainera.
Ojuel beterano, Torneoan
Paul Ojuelek ez zuen hau Altzako Torneoa jokatzen zuen lehenengo aldia.
Azken 3 urtetan irabazi du Torneoa hernaniarrak, urtero, atzelari desberdin batekin: Arzelusekin, duela bi urte; Telletxearekin, lehengo urtean, eta Gorrotxategirekin, aurten.
Zozketako irabazlea, 0875a
Aurten ere, zozketa antolatu du Hernaniko Pelota Elkarteak, eta dagoeneko, argitu dute zein den zenbaki irabazlea: 0875 zenbakia, hain zuzen.
Zenbaki irabazlea duenak Hernaniko kiroldegiko frontoitik pasa behar du, edozein momentutan, eta bertan, Rufino Rekalde delegatuarekin hitz egin.