Gipuzkoako Trinkete Txapelketa jokatzen ari dira pelotari hernaniarrak, eta asteburu honetako emaitzetan denetik izan da. Batetik, San Sebastian seniorrak kategoria mantentzea lortu zuen, partidua irabazita. Bestetik, Murgiondo seniorra zuzenean finalaurdenetarako sailkatu zen, aurkaria partidura ez baitzen azaldu; eta Altuna jubenilak finalerdietarako sailkatzea lortu zuen, partidua irabazita. Beste aldean, porrotak: Lopez seniorrak ez zuen lortu Huizi aurkariari irabaztea, eta mailaz jaitsiko da. Arizkorreta eta Bandres jubenilek ere galdu egin zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!