Bihar arteko epea, saridunak azaltzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 8a, 01:00

Gabonetako 5 saski zozketatu zituzten Hernaniko Kronikak eta Dobera Euskara Elkarteak Santo Tomas egunean, eta bihar arteko epea dute saridunek izena emateko. Bi zenbaki saridunen jabeak ez dira azaldu oraindik: 4.152 eta 1.759. Irabazleen berririk jaso ezean, berriro zozketatuko dira bi saski horiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!