Amets Makazagari, sari nagusia

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 8a, 01:00

Ostiralean egin zuen Hernani Bidaiakek urtero Gabonetan egiten duen zozketa. Bidaia gai bezala harturik, marrazkiak bidali behar ziren parte hartzeko, eta makina bat obra jaso zituzten agentzian. Egin­dako lana saritzeko, hainbat opari zozketatu zituzten parte hartutako haurren artean, txokolate beroa eta gailletak me­riendatu bitartean. Sari na­gu­sia Amets Makazaga­ren­tzat izan zen: Port-Aventurara bi­daia. Bestalde, maletak, ka­mi­­xetak... eta beste hainbat opa­ri ere banatu zituzten. Ez zi­ren asko geratu, esku hutsik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!