Asteburu bikaina, Hernanirentzat

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 7a, 01:00

Lehenengo taldearen partidurik izan ez den arren, asteburu honetan errugbiaz gozatzeko aukera izan da Landaren. Eta emaitza ezinhobeak lortu dituzte hernaniarrek.
Senior B taldeak Elorrio­ren aurka jokatu zuen larunbatean eta 12-10 irabazi zuen. Emozioz betetako partidua izan zen, azken 10 minututan lortu baitzuten garaipena. Ordura arte, 0-10 joan ziren galtzen. Eneko Urdangarin eta Garikoitz Gagoren entsaioei esker eta Ander Larretxearen transformazioari esker lortu zuten partiduari buelta ematea.
Kadeteek ere, larunbatean jokatu zuten eta garaipena lortu zuten. Ordizia izan zuten aurrez aurre eta lehia biziko partidua jokatu zuten. Bigarren zati ia osoan, 12na berdinduta egon ziren, baina azken minutuetan egindako entsaio bati esker, 17-12 nagusitu ziren trikoloreak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!