Hau da nik nahi nuena!

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 6a, 01:00

Hernaniko umeek irrikitan hartu zituzten atzo Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Espero bezala, arratsaldean iritsi ziren Hernanira, opariz beteta. Errege Kabalgata Kaxkoan barrena ibili zen aurrena. Pajeek lagunduta karameluak banatu zituzten eta ondoren, udale­txeko arkupetan, beraiekin egoteko aukera izan zuten haurrek. Ilaran jarritako haur bakoitzari oparitxo bana eman zioten. Aurretik, Zaharren Egoitzan izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!