Hiru hernaniar protagonista, Altzako Torneoko finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 6a, 01:00

Ojuel, Gorrotxategi eta Arrieta dira pelotariak. Arrietak, Arzelus donostiarrarekin jokatuko du beste bien aurka. 11:30etan izango da, Altzan.

Altzako Gabonetako Tor­neoko finalak jokatuko dira gaur. Eskuz binakako fina­lean, hiru pelotari hernaniar prota­gonista izango dira. Paul Ojuel eta Aitor Gorrotxategik, Ioritz Arrieta eta Arzelus donostia­rraren aurka joka­tuko dute. Partidu parekatua espero da. Finalera iristeko, Ojuel eta Gorrotxategik 22-11 irabazi zieten Artola eta Apeztegiari (Asegarcerekin aurrekon­tratua duten pelotariak dira). Arrieta eta Arzelusek ere emaitza berdinarekin, 22-11, irabazi zieten Jaka eta Rezustari (Sub22 mailako Munduko Txapeldunak). Hernaniarren finalaren aurretik, pala motzeko finala jokatuko dute, afizionatu mailan gaur egun dauden 4 pelotari onenek.

Umeak Pelota Eskolan apuntatzeko aukera, bihartik aurrera
Bihartik aurrera, aukera izan­go da Pelota Eskolan apun­tatzeko 2001-2004 urte artean (bi urte horiek barne) jaio diren umeak. Izena emateko, Kiroldegiko frontoira jo behar da eta Rufino Rekalde delegatuari esan behar zaio. Honako egun eta orduetan eman daiteke izena: astelehen, asteazken eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara; eta astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!