Asteburuan janari-bilketa egingo da Hernaniko hainbat supermerkatutan, eta jendea behar da bertan egoteko, eta ondoren, produktuak kaxetan sartzeko. Guztia antolatzeko bilera egingo da gaur, 17:00etan Irizar tabernan. Bihar leku berean elkartuko dira, goizeko 09:30etan. Datorren astean, Biterin jarraituko dute bilketarekin, eta antolatzaileek laguntzeko deia luzatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!