Emozio haundiko partidua jokatu zuen atzo Hernanik Zubipen. Hirugarren minuturako, Urola aurretik jarri zen, 1-0, eta markagailuari ezin buelta eman ibili ziren txuri-berdeak. Aurreneko zatian, aukera pila bat izan zituzten etxeko mutilek, penalti bat ere fallatu zuten. Baina hernaniarrak ez zeuden amore emateko eta azken minutura arte borrokatu zuten. Hala, partidua bukatzeko 5 minutu falta zirenean iritsi zen berdinketako gola. Javi Gutierrezek sartu zuen. Partidua berdinketarekin bukatuko zela zirudien, baina azken minutuan Javi Mentak bigarren gola sartu zuen. Hurrengo partidua, Berioren aurka.