Eli Pagolaren etorria, bertso jaialdiko sorpresa

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 6a, 01:00

Iker Zubeldiaren ateraldiak ere nabarmendu ziren ostiraleko bertso saioan. Orokorrean, oso saio polita eskaini zuten 6 bertsolariek eta gehienentzat, motz egin zen.

Halako plaza batean ari­tzen zen lehenengo saioa zuen Eli Pagola hernania­rrak, osti­ralean, baina ez zen atzean geratu. Nerbioak an­tzeman arren, Biterin bildu ziren 120 lagunen aurrean etorria ba­due­la erakutsi zuen 17 urteko gazteak eta lotsagabe aritu zen. Azpima­rra­tzekoa, Iker Zubeldiari botatako erantzu­nak. Sebas­tian Lizasorekin ere ederki aritu zen aholku eske. Liza­sok fin erantzun zion; bertso saio osoan ondo aritu zen bertsolari azpeitiarra. Iker Zubeldiaren ateral­diak ere nabarmendu ziren. Txisparik haundiena atze­koei, beste bertsolariei kan­ta­tu zienean piztu zuen. Iñaki Zelaia hernaniarrak ere saio ona egin zuen. As­pal­diontan oholtza gainean gutxitan ageri bada ere, berezko oinarria oso fuerte daukala argi geratu zen. Orokorrean, oso saio poli­ta eskaini zuten 6 bertso­lariek (Odei Barroso eta Igor Elortza ere bertan izan ziren). Amaia Otxotorena aritu zen gaijar­tzaile lanetan. Saioa bukatzean askok aipatu zuten motz egin zitzaiela.

Gustora, aurtengo Bertsolatarekin
Bertsolata, ostiraleko bertso jaialdiarekin bukatu da. Inoiz baino ekitaldi gehiago izan dira aurten eta Bertso Esko­lako kideak gustora dira izan duten erantzuna­rekin. Oso balorazio positi­boa egin dute. Umeen saioa, Basque Culina­ry Cente­rre­ko saioa, Olentze­roa, Elkar­tee­­tako Txapelketa, Bertso mu­sikatuak, Erronda eta Jaial­dia egin dira. Hiru be­reziak izan dira. «BCCko emanal­dia oso polita izan zen. Aretoa bete egin zen, 200 lagunek hartu zuten parte eta maila haun­diko jaialdiaz go­za­tzeko auke­ra izan zen. Soziedadeetako Txapelke­tan agian, ez dugu asmatu ondo zabaltzen, baina 50 lagun bil­du ginen afaltzen eta giro po­lita sortu zen. Bertso musi­ka­tuetan be­rriz, asmatu zuten jen­dea­ren­­gana iristen. He­rriari lotutako bertsoak sartu zituz­ten, bertso esko­lako ki­dee­nak eta izan dire­nenak... Oso saio erakar­garria egin zuten, kon­tuan izanda lehe­nengoa ez dela inoiz onena izaten», azaldu du Aitor Mendiluze Bertso Esko­lako kideak. Eta gaineratu du: «Eki­tal­di gehiago izan dira, Sozie­da­deetako Txapelketa Ber­tso­la­taren barruan sartu du­gulako aurten eta BCCko saioa antolatu delako, bes­te­ak beste. Eta proposamen ho­riek etorri egin zaizkigu, gugana jo dute eta oso po­sitiboa da hori, Bertso Eskola erreferente bihurtu baita».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!