Gainean dugu txotx denboraldia eta aurten, irratiko ahotsekin hasiko dugu gainera, beste urteetan baino astebete lehenago; datorren igandean. Gaztea-ko (lehengo Euskadi Gaztea) lau esatariri omenaldia egingo die Hernanik, goizeko Dida! Gaztea programa egiten duten lauak: Joseina Etxeberria, Jon Gotzon, Ainhoa Vitoria eta Edurne Garmendia.
Txotxa, esketx eta guzti
«Hauxe da Hernaniko sagardo berria» oihu egin ohi da lehenengo tragoa hartzean. Aurten, Euskadiko ahots ezagunenetakoei egokitu zaie lan hori. Kronikak jakin duenez, hitz horiek baino gehiago egiteko asmoz datoz lau artistak, eta irratiko plato bihurtuko dute Gudarien plaza.
Omenduei harrera 12:00etan egingo zaie udaletxean. 12:15etan txalapartariak hasiko dira, eta 12:30etan Txotx irekiera. Ondoren Plazan dauden herritarrek aukera izango dute txotx egiteko.
Herri kirolak, urtero bezala
Anbientea girotzeko, trikitilariak aurretik, eta Incansables txaranga bitarte guztian. Beti bezala, herri kirolak ere izango dira 13:00ean. Eta ondoren, bazkaria Larre Gainen.
Egitaraua
11:00: Suziriak.
11:00-11:45: Trikitilariak.
11:45-14:00: ‘Incansables’ txaranga herriko kaleetan barrena.
12:00: Omenduei harrera.
12:15: Txalapartariak.
12:30: Txotx irekiera.
13:00: Herri kirolak.
Ondoren: Bazkaria Larre Gain sagardotegian.