inoren beharrik ez izateko, sukaldaritza ikastaro bat egitea ederra izaten da; baita gazteentzat ere eta gehiago, pizzak egiten ikasteko. Horixe prestatu dute urtarrilean Gazte Txokoan, beste hainbat gauzekin batera. Urtarrilaren 25ean izango da pizza ikastaroa, eta 27an Kutxaespaziora dijoaz: bidaia birtuala zeru ilunetan barrena eta izar eta planeta argien artean.
Birtualetan birtualena, ordea, Wii jokoa. Estraineko aldiz, Gazte Txokoan Wii jokoa dute urtarrilean, 12an eta 24an. Falta ezin dena, Play Stationa; hiru egunez izango dute urtarrilean: hilaren 8an, 17an, eta 29an. Klasiko bihurtu den beste joko bat: dardoak. Dardo Txapelketa hilaren 13an egingo dute. Eta Wii jokoa birtuala bazen, klasikoetan klasikoena, eskulanak: plater tailerra, bi egunez jarraian, 9an eta 10ean; gatz poteak ere bi egunez, 15ean eta 16an; zigilu tailerra ere doblea, 22-23an; eta kandela tailerra ere bai, 30-31n. Eta horrez gain, azkazalak margotu, neguko murala, topagunea...
Urtarrileko agenda
Urt. 8: Play Stationa
Urt. 9-10: Plater Tailerra
Urt. 11: Topagunea
Urt. 12: Wii estreinaldia
Urt. 13: Dardo Txapelketa
Urt. 15-16: Gatz Poteak
Urt. 17: Play Stationa
Urt. 18: Azkalak Margotu
Urt. 19: Jolas Eroak
Urt. 20: Neguko Murala
Urt. 22-23: Zigilu Tailerra
Urt. 24: Wii
Urt. 25: Pizza Tailerra
Urt. 26: Topagunea
Urt. 27: Kutxa Espaziora irteera
Urt. 29: Play Station
Urt. 30: Kandela Tailerra