Zilegimendiak 1959an erabat galdu ziren

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 6a, 01:00

Herritarrenak ziren lurrak, gero udalen eskuetara pasa eta azkenik gehienak jabego pribatu bihurtu ziren. Zilegimendi gisan ezaguna zen azken lur pusketa Urnietak saldu zuen, 1959an.

BAditu hainbat gauza kurioso Zilegimendien kontuak. Batetik, herritarrenak ziren, eta ez udalarenak, edo pribatuak. Herritarrek aukeratzen zituzten Zilegimendietako or­dezkariak, lege batzuren ba­rruan mendi horiek us­tiatzea libre edo zilegi zen bertan bizi zirenentzat, eta abar eta abar. Urumeako Zilegimendiak hiru herriren mugetan sartzen ziren: Hernani, Urnieta eta Donostia. Gero, pixkanaka, Zilegimendi horiek galtzen joan ziren, eta izen hori zeramakien azken lur pusketa Urnietak saldu zuen, 1959an.


Aralar edo Altzania, tankerako mendiak
Gaur egun, Zilegimendietatik gertuen ditugun lurraldeak Aralar edo Altzania dira. Ez dira Zilegimendi, baina ezta herrilur ere. Aralar berez ez da inongo herriren parte, baina kudeaketa bai, 15 herriren artean egiten dute. Herrilurrak berriz, herri jakin baten mugen barruan daude, nahita nahi ez. Urumeako Zilegimendiek 38 km2 hartzen dituzte. Gaur egun, Zilegimendi horien az­ken arrastoa izan litezke Lan­darbaso eta Oberan lur za­tiak. Lur eremu horiek Do­nos­­­tia­­renak dira, nahiz eta Do­nos­tiako mugetatik kanpora egon.


Sarobeak edo Saroiak, kuriositatez betetako lurrak
Antzinako garaietara garamazkiten lur eremuak dira sarobeak (euskera batuan, saroiak edo kortak). Ez ziren itxiak, eta erabilpen berezia zuten. Beti, edo ia-ia beti, ondoan jentil-baratza bat (cromlech) edo judu-mahai bat (dolmen) dau­kate, 5-10 metroko distan­tzian. Erdi-erdian mugarri bat, artamugarria, eta bazterretan borobila itxiz, beste mugarri ba­tzuk, baztermugarriak. Neu­rriak ere jakinak, normalean: 12 go­rabilako erradioa. Go­ra­bila batek 7 giza-bete ditu, eta giza-bete batek 7 oin. Oin ba­tek 0,28 metro. Giza-bete ba­tek 1,96 metro. Gora­bila batek 13,72 metro. 12 go­rabilek 164,64 metro. Urumea inguruan badakigu 40 sarobe behintzat bazirela, eta horietako gehienak gaur egungo Hernaniko mu­getan. Kuriositate gisara, 1025eko lehendabiziko dokumentu hartan 17 sarobe izen aipatzen dira, toponimo horietatik 15 bizirik daude gaur egun: Arainiuarr, Lastaola, Legarral­de, Zuloeta, Ammu­no­la, Men­tauio, Anziz, Gierala, Muez, Macurssola, Guaragarze, Ur­tar­zando, Izarrlegui, Apparren eta Eualibia.


Sarobeei buruz zabalago...
Luze aritu liteke sarobeei bu­ruz, eta Kronikak aitzakia polita bilatu du, Luis Mari Zaldua­re­kin beste zita bat egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!