Lidertza sendotzeko, Urolari irabazi beharra gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Hernanik Urolaren aurka jokatuko du gaur. Gabonetako atsedenaldiaren ostean ekingo dio berriz ligari eta lidertza sendotzen ahaleginduko da Uro­­la­ri irabazita. Izan ere, azken jardunaldian Real Unionen aurka galdu zuten txuri-berdeek eta hiru puntuko aldea bakarrik ateratzen die irundarrei. Urola azkenaurreneko postuan da. Partidua Zubipen izango da 16:30­e­tatik aurrera eta zaletuen animoak eskertuko ditu etxeko taldeak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!