Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak Edipotoa argazki-poesia liburua aurkeztuko du gaur Donostian. Kaxilda liburudendan izango da arratsaldeko 19:30etan. Argazkiei lagunduz, hainbat testu ere agertzen dira liburuan eta gaur, bertan izango dira Haizea Arregi eta Gorka Setien, beraiek idatzitakoa errezitatzen. Mariano Hurtadok lagunduko die kontrabajoarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!