Atez Atekoaren aldeko festa gaur, eta txotx irekiera 16an La Oreja de Van Gogh-en eskutik

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Zortzi ekitaldi eta gehiago izango dira Astigarragan urteari hasiera emateko. Zero Zabor festa, eta txotx irekiera, bi ekitaldi nagusiak. Atez Ateko sistemaren aldeko festa edo jaialdia gaur goizean da, «ondo egitera goaz» izenarekin. Txotx irekiera, urtarrilaren 16an, Petritegin, La Oreja de Van Gogh taldearen eskutik
Horrez gain, beste hainbat ekitaldi ere badira aukeran. Umeentzat hiru aukera badira: ipuin ordua hilaren 10ean; antzerkia hilaren 13an; eta zinea, hilaren 19an. Antzerkia izango da helduentzat ere: Su txikian, euskal gatazkari bu­ruzkoa, hilaren 12an.
Nobela zaleek zita polita dute hilaren 21ean, literatur solasaldietan: Michela Mur­gia idazlearen liburua ko­men­tatuko da. Film laburrak maite dituztenek aukera dute hilaren 26an, herritarrek egindako 5 film ikusi eta komentatzeko, Jon Garaño zine zuzendariarekin.  
Argazki-munduan sartu nahi dutenek ikastaroa dute AEKn, hiru egunekoa.

URTARRILEKO AGENDA:
Urt. 10:  Ipuin ordua: ‘Amets gaiztoa nire armairuan’. 3-5 urterako 17:45etan eta 6-9 urterako 18:15etan.
Urt. 12:  Antzerkia: ‘Su txikian’ Glu-glu produkzioak. Euskal Herriak 10 urtean bizitutako une politikoak gogora. Kultur Etxean, 20:00etan (6 euro).
Urt. 13:  Haurrentzako antzerkia: ‘Jon Beldurgabea’ Txalo produkzioak. Antzerkia antzerki barruan eta clowna. Kultur Etxean, 17:30etan (2,5 euro).
Urt. 16:  Sagardo Berriaren Eguna. Sagardoetxean 13:00ean sagarrondoa landatu, eta Petritegin 13:45etan txotx irekiera, La Oreja de Van Gogh taldearen eskutik.
Urt. 19:  Zinea. ‘Kiriku eta basapiztiak’. Kultur Etxean, 17:00etan (2 euro)
Urt. 21:  Literatur Solasaldia. ‘La acabadora’, Michela Murgia idazlea. Liburutegian, 19:30etan.
Urt. 22-29:  Argazki Tailerra. Zilegi Eskolen barruan, AEK euskaltegiak. Oinarrizko argazkigintza tailerra,
3 egunez. 19:00-21:00. (15 euro). Tel: 607 610 687
Urt. 26: Jaietako Film Laburrak. Gazte Asanbladaren txapelketako
5 filmak ikusi eta komentatu Jon Garañorekin. Kultur Etxean, 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!