Parrokietako zerbitzuengatik donatibo jakinak ordaindu behar dira

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Ezkontzak, hiletak, ba­taio­ak... zerbitzu ezber­dinak es­kain­tzen dituzte Parrokiek eta urte honetatik aurrera, zerbi­tzu bakoitzarengatik do­natibo jakin bat eskatuko du­te. Hala azaldu dio Kro­nikari Hernani­ko Parrokiar­teko Kon­tseiluak, prentsa ohar bidez: «Gaur egun Her­naniko Parrokiek zail­tasu­nak ditugu ohiko gas­tuei eusteko, hala nola, ten­pluen mantenua, argindarra, bero­gailua, etabar. Duela garai batetik hona, donatiboak dezente jaitsi dira eta honek ekarri gaitu beste bide batzuk asmatzera, ekonomi ara­zoari aurre egiteko. Gure kristau elkartea bizirik eta jardunean mantentzea eliztar guztion erantzukizu­na dugu».
Eta gaineratu dute: «Ba­dakigu, gutako etxe ba­koitze­an, hilabetez hilabete, hainbat gasturi erantzun behar izaten diogula. Gauza bera gertatzen da gure Parrokietan ere. Hori dela eta, 2013ko urte honetan, gu­re Parrokietan eskaintzen diren zerbitzuen araberako donatibo jakin bat ezarriko da. Norbaitek zailtasun eko­nomikorik balu, bere gain utziko da borondatezko do­natiboa ematea».

Donatiboak:
EZKONTZAK.................150 euro
HILETAK........................50 euro
BATAIOAK......................30 euro
1go JAUNARTZEAK.........30 euro
SENDOTZAK...................30 euro
KATEKESIA....................20 euro + 10 euro (liburua)
HILDAKOEN MEZAK........10 euro
ZIURTAGIRIAK.................5 euro

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!