Lau pelotari azken fasean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Gipuzkoako Trinkete Txapel­ke­ta azken txanpan sartu da eta bertan dira lau pelotari hernaniar. Hiruk finalaurdenak jokatuko di­tuzte gaur, jubenil mailan. Egoitz Altunak  Oiartzungo Flores pelo­ta­ria­ren aurka jokatuko du. Altu­na oso txapelketa ona egiten ari da eta bera da faborito. Dena dela, ezker eskuko behatz batean lesio bat du eta partidua zaildu daiteke ondorioz. Donostiako Gaska trinketean izango da 09:15etan.
Iñigo Arizkorretak, berriz, Urnie­tako Imaz pelotaria izango du aurrez aurre. Hernaniarrak partidu zaila espero du, urnietarra txapela irabazteko faboritoetako bat baita. Gaskan izango da 10:00etan.
Eta Unai Bandresek Oiar­tzun­go Azpirozen aurka jokatuko du. Bandresek ere partidu zaila izango du, txapelketa irabazteko faboritoetako baten aurka neurtuko baita. Gaskan izango da 14:00etan.
Senior mailan izango da beste partidua. Bigarren mailan, final zortzirena jokatuko du bihar Aritz Murgiondok. Usur­bilgo Mendizabal pelotaria izango du aurrez aurre. Murgiondo da faborito. Gaskan izango da 10:00etan.

Mailari eusteko, bi partidu
Bi pelotarik bi partidu garran­tzitsu jokatuko dituzte gaur, mailaz ez jaisteko. Senior lehenengo mailan, Ander Lopezek Usurbilgo Huizi izango du aurrez aurre. Partidu gogorra izango da. Gaskan jokatuko da 16:15etan.
Ioritz San Sebastian ere egoera berean da. Oiartzungo Sarastiri irabazi beharko dio mailari eusteko. Gaskan izango da 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!