Errebantxa ikutuko finala

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Buruz Buruzko Masterraren finalean, Javier Urriza eta Julen San Miguel aurrez aurre izango dira gaur, 17:00etan Galarretan (ETBK Sat-en zuzenean ikusgai). Erreban­txa ikutuko finala izango da. Izan ere, Buruz Buruko Txa­pelketa Nagusian bi pelotari­ak aurrez aurre izan ziren fi­nalerdietan eta Urriza nagusitu zitzaion San Migueli 30-22.
Horrez gain, partidu erakargarria izango da, San Miguelek saihestu baitezake, Urrizak aurtengo txapela guztiak irabaztea. Urrizak Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen udan eta orain dela gutxi Binakakoa, Endika Barrenetxearekin.

«Pelota hauek gehiegizkoak dira banakako lehiarako»
Finalak ikusmin haundia sortu du, baita ere, materialarekin sortu den polemikagatik. Urri­za ez dago batere gustora: «Ez zegoen pelotarik nere jokurako eta San Miguelek aukeratutakoak gehiegizkoak dira banakako lehiarako. Materiala oso bizia da eta bote bajuko pelotarik ez zegoen». Donez­tebeko atzelariaren esanetan, «sakean min egin nahi dut eta horregatik aukeratu dut material bizia».
Gogoan izan behar da, Mas­ter guztian bezala, pasa aurreratu egin dutela, 7tik 6 eta erdira.

Barrenetxea, estelarrean
Finalaz gain, beste hiru partidu ere jokatuko dira gaur Ga­la­rretan, 16:00etatik aurrera. Eta fi­nalaren ostean, estelarrean, En­­­dika Barrenetxeak jokatuko du, Ezkurrarekin, Zeberio II eta Ionen aurka. Gainerako bi partiduak: Ezkurra II-Aizpuru III/Otaegi-La­ba­ka; eta Oñatz-Ur­­ko/Etxabe II-Agirrezabala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!