Erregina gaua, gaur Karboneran

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Aurten ere Erregina gaua antolatu dute Hernanin eta herritarrei dei egiten diete animatu eta parte hartzeko: «Eliza katolikoak ezartzen digun errege gaua ospatzetik oso urrun, zatoz gurekin erregina gaua ospatzera!».
Erregeak erreginak dira... lelopean antolatu dute festa. Arratsaldeko 19:00etan, poteo-kabalgata izango da herrian barrena eta ondoren, gaueko 22:00etan, jai transmarikabollofeminista Karboneran. Bi Dj ariko dira musika jartzen: Olor a vagina Dj eta Mariano Torrojo Dj.

EGITARAUA:
19:00etan, poteo kabalgata herrian barrena.
22:00etan, jai transmarikabollofeminista.
- Olor a vagina Dj.
- Mariano Torrojo Dj.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!