Meltxor, Gaspar eta Baltasar gaur iritsiko dira opariz beteta

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Ume askok espero zuten eguna iritsi da. Errege Magoak gaur iritsiko dira etxez etxe opariak banatzeko prest. Hori gauean izango da eta aurretik, herrian barrena ibiliko dira. Herriko pajeak izango dituzte lagun.
Errege Kabalgata arra­tsaldeko 18:00etan abiatuko da Marieluts auzoko Karobi elkartetik. Bertatik, Ur­bieta kalea zeharkatuko dute, Izpizua kalea igo, Por­talez kanpotik sartu, Kardaberaz kalea jaitsi eta Kale Nagusia igo. Bide osoan zehar karameluak banatuko dituzte (glutenik gabeak).
Ondoren, Meltxor, Gas­par eta Baltasarrek opariak eta muxuak banatuko diz­kiete etxeko txikienei. Udale­txeko arkupetan izango da hori.

Zaharren Egoitzan, aurretik
Urtero bezala, Kabalgataren aurretik, Zaharren Egoitzara egingo dute bisita Erregeek. Arratsaldeko 15:30etatik 17:15ak bitarte izango dira bertan, opariak banatzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!