Gaur sesiorik ez; bihar bat: ‘La vida de Pi’

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 5a, 01:00

Ez da pelikularik izango gaur, Biteri kultur etxean. Bihar bat izango da, fantasia istorio zail bat, bikain kontatua, hiru dimentsiotan: La vida de Pi. Zuzendari askok kale egin dute Yann Martel idazlearen nobela pelikula bihurtzean. Ang Lee iritsi den arte. Hark asmatu du, indiar gazte baten bidaia hau kontatzen: barku berean geratuko dira Pi mutikoa, orangutan bat, zebra bat eta tigre bat. Berez oso istorio intimoa da, eta Leek lortu du horri bizitasuna ematea: gidoia bikaina da, zenbait eszenak hotzikara ematen du (ekaitzarenak, adibidez), eta abar eta abar. Bihar, 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!