Legarretak ‘Edipotoa’ argazki-poesia liburua aurkeztuko du bihar, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 4a, 01:00

Poesia errezitatzen Haizea Arregi eta Gorka Setien ariko dira. Mariano Hurtadok lagunduko die kontrabajoarekin. Kaxilda liburudendan, 19:30etan.

Nagore Legarreta argazki­la­ri hernaniarrak Edipo­toa ar­gaz­ki-poesia liburua aurkeztuko du bihar 19:30etan, Do­nos­­tiako Kaxilda liburudendan. Legarretak, kamara estenopeikarekin ateratako argazkiak bildu ditu bertan. Ar­gaz­kiei lagunduz, hainbat testu ere agertzen dira eta bihar, bertan izango dira Haizea Arregi eta Gorka Setien, be­raiek idatzitakoa errezita­tzen. Mariano Hurtadok la­gunduko die kontrabajoarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!