Iraupen eskia eta eski alpinoa ikasteko aukera, datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 4a, 01:00

Bilera izango da astelehenean, 20:00etan, ikastaroan interesatuta dauden pertsonekin. Helduen irteera ere izango da datorren asteburuan.

Mendiriz Mendi elkarteak eski ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 12 eta 13an izango da eta iraupen eskia eta eski alpinoa erakutsiko dituzte. Ikastaroan interesatuta dauden pertsonekin bilera egingo da astelehenean, 20:00etan, elkarteko bulegoan (Iturregi plaza z/g). Bilera horretan azalduko dira prezioa, ordutegia, ikastaroaren zehaztasunak… Izena emateko elkarteko bulegotik pasa behar da astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara.

Bizkaia aldera irteera
Helduentzako irteera antolatu dute urtarrilaren 13an. Arraina eta ardoaren bidea egingo dute (GR-38). Hain zuzen, 3ga­rren etapa, Duran­go–Otxan­­dio artekoa. Izena emateko aukera dago gaur, astelehenean eta ostegunean, 20:00etatik 21:00etara, elkarteko bulegoan. Bizkaia aldera, 07:30etan aterako dira Atsegindegitik. Prezioak: 11 euro bazkideek eta 14 euro bazkide ez direnek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!