Hernaniko Udalak zehaztu du 2013ko Egutegi Fiskala, hau da, herritarrek ordaindu beharreko zergak eta horien datak. Denera, 6 zerga dira. Batzuk, urtean behin ordaintzekoak dira, aldi batean; eta beste batzuk, urtean zehar zatika ordaintzekoak, seihilabeteka edo lauhilabeteka. Lehenengo ordaindu beharreko zergak urarena eta ibilgailuena izango dira. Uraren kasuan, 2012ko hirugarren lauhilekoa ordaindu beharko da. Epea, otsailaren 1etik martxoaren 15era izango da. Ibilgailuen kasuan, urteko zerga ordaindu beharko da otsailaren 20tik apirilaren 5era bitarte. Hernaniko Udalak abenduaren 21ean onartu zuen Egutegi Fiskala eta abenduaren 31n argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean ikusgai
Zerga bakoitzean ordaindu beharreko kuotak zehazten dituzten Errolda fiskalak jendaurrean ikusgai jarriko dira udaletxean, dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenago eta hamabost egunez.
Borondatez ordaintzeko epe gisa jarritako epeak pasatakoan, ordaindu ez diren kuotei errekargua aplikatuko zaie. Helbideratu diren erreziboak, baimendutako kontuetatik kobratuko dira, borondatezko epearen amaieran.
Helbideratu gabekoak, ohiko postaz bidaliko dira. Erreziboa jasotzen ez bada, kopia bat eskatu behar da Udal Zerga-bilketa bulegoan.
Zergak eta datak:
Ur hornikuntzaren eta estolderia zerbitzuaren tasa, 2012ko 3garren lauhilekoa: 2013ko otsailaren 1etik 2013ko martxoaren 15era arte.
Trakzio mekanikoko ibilgailuak: 2013ko otsailaren 20tik 2013ko apirilaren 5era arte.
Hondakin bilketaren tasa, 2013ko 1go sehilekoa: 2013ko apirilaren 2tik 2013ko maiatzaren 17ra arte.
Ondasun higiezinen gaineko zerga: 2013ko maiatzaren 15etik 2013ko uztailaren 1era arte.
Ibilgailuen espaloi bidezko sarrerari dagokion zerga: 2013ko ekainaren 3tik 2013ko uztailaren 19ra arte.
Ur hornikuntzaren eta estolderia zerbitzuaren tasa, 2013ko 1go lauhilekoa: 2013ko ekainaren 3tik 2013ko uztailaren 19ra arte.
Hondakin bilketaren tasa, 2013ko 2garren
sehilekoa: 2013ko irailaren 2tik 2013ko urriaren
18ra arte.
Ekonomia jardueren gaineko zerga: 2013ko urriaren 1etik 2013ko azaroaren 12ra arte.
Ur hornikuntzaren eta estolderia zerbitzuaren tasa, 2013ko 2garren lauhilekoa: 2013ko urriaren 1etik 2013ko azaroaren 15era arte.