2012 urtea, sekulako urtea izan da Javier Urrizarentzat eta Buruz Buruko Masterreko finalera sailkatuta agurtu zuen. Astelehenean jokatu zuen finalerdia Koteto Ezkurraren aurka eta 30-28 irabazi zion. 25-28 zijoala, partiduari buelta ematea lortu zuen Iruñeako aurrelariak, bost tanto segidan eginda. Partidu oso parekatua izan zen eta erritmo gutxikoa. Bukaera arte, atzetik joan zen Urriza; lehenengo aldiz aurretik jarri zen, 29-28an. Urrizak, San Miguelen aurka jokatuko du finala. Hori larunbatean izango da Galarretan, 16:00etatik aurrera. Materiala berriz, gaur aukeratuko dute 13:00etan.
Barrenetxea, gaurko jaialdian
Lau partidu jokatuko dira gaur 16:00etatik aurrera Galarretan. Bi estelarrak: Urtasun-Etxeberria III/Juaristi-Ion eta Oñatz-Lizaso/Etxeberria IV-Barrenetxea IV.