Errege Magoak bidean dira opariz gainezka eta larunbat arratsaldean iritsiko dira Hernanira. Ohi bezala, etxez etxe opariak banatu aurretik, kabalgata izango da Kaxkoan barrena. Latsunbeberri eta Marieluts auzoko Karobi elkartetik abiatuko dira 18:00etan. Bertatik, Urbieta kalea zeharkatuko dute, Izpizua kalea igo, Portalez kanpotik sartu, Kardaberaz kalea jaitsi eta Kale Nagusia igo. Kabalgata bukatzean, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek opariak eta muxuak banatuko dizkiete umeei, udaletxean. Aurretik, 15:30etatik 17:15ak bitarte, Zaharren Egoitzan ere ibiliko dira Errege Magoak.
Guztientzako goxokiak
Kabalgatan zehar goxokiak banatuko dituzte. Glutenik gabeak izango dira.