Urtero bezala, Errondan atera ziren Ohitura Zaharrak abesbatzako eta Bertso Eskolako kideak, Urtezahar egunean. Trikitilarien laguntza ere izan zuten eta kopla eta bertso artean agurtu zuten urtea. Zaharren egoitzan hasi eta Hernaniko Kaxkoan barrena egin zuten kalejira, herriko tabernetan tragoren bat edo beste hartuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!