Astelehenean, urteko azken eguna izanik, Euskal Preso Politiko eta iheslarien aldeko ekimena izan zen. Goiz partean, urtero bezala, Martuteneko espetxera martxa antolatu zuen Herrirak. Hernani eta Donostiatik zutabe bana atera zen eta espetxe aurrean egin zuten bat ehundaka lagunek, presoen eskubideak aldarrikatzeko. Gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten 13 presoak askatzeko eskatu zuten. Martuteneko espetxean preso dauden Jose Angel Biguri eta Gotzone Lopez de Luzuriaga gaixo larrien senideek hartu zuten parte ekitaldian, besteak beste.
Ondoren urtarrilaren 12an Bilbora joateko dei egin zuten.