URA Agentziak (Eusko Jaurlaritza) Fagollaga inguruan dauden 24 bat platanondo moztuko ditu gaur. Urumea ibaiaren eskuinaldean daude. URA Agentziak jakinarazi du, «ibai ertzetako landaretzaren kalitatea hobetzeko asmoz» kenduko dituela zuhaitz horiek. Izan ere, zuhaitz horiek aloktonoak dira (kanpokoak) eta inbaditzaile moduan daude katalogatuta.
Platanondoak moztu on-doren, bertako espezieak landatuko dituzte. Denera, 100 bat zuhaitz landatuko dituzte. Horien artean: sahatsa, haltza eta lizarra.
Bestalde, udaberrian, 3-4 sasi-akazia anillatu edo markatuko dira, eta aurrerago moztu egingo dituzte.