Ezkurrak 11 aldiz jantzi du dagoeneko Buruz Buruko txapela, eta Urriza da aurtengo banakako eta binakako txapelduna. Gaur, Buruz Buruko III.Masterreko finalerdian, aurrez aurre jokatuko dute biek. Irabazleak finala jokatuko du urtarrilaren 5ean, San Miguelen aurka. Gaur, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, beste 3 partidu ere jokatuko dira: Otaegi-Labaka/Ezkurra II-Aizpuru III; Juaristi-Barrenetxea IV/Urtasun-Ion; eta Matxin III-Urko/Etxabe II /Aizpurua II.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!