7 pelotari, azken fasea jokatzeko sailkatuta

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 31a, 01:00

Emaitza onekin agurtuko dute urtea pelotari hernaniarrek, 6 garaipen lortuta eta 3 partidu galduta. Rodriguez eta Cisneros kadeteek finalerdiak jokatzeko pasea lortu dute; jubeniletan, Altuna, Arizkorreta eta Bandres finalaurdenetara pasa dira; eta 2garren mailako seniorretan, Esnal eta Murgiondok final zortzirenak jokatuko dituzte. Senior 1go mailan ordea, Lopez eta San Sebas­tianek ez dute azken fasera pasatzerik lortu, eta datorren asteko partiduan dena eman beharko dute, kategorian mantentzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!