2garren postua Hernanirentzat.

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 31a, 01:00

Joxean Arabiatorre Txapelketako lehenengo edizioa jokatu zen atzo, Zubipen. Infantil mailako 12 neska talde aritu ziren jokatzen: Hernaniko 3, Zumaiako-ko 2, Añorgako 2, Tolosako 2, eta Ordizi, Zarautz eta Urnietako bana. Hernaniko 3 taldeak primeran aritu ziren, baina bereziki, Hernani A taldea. Finalera iritsi ziren, eta Tolosaren aurka jokatu zuten. Azkenean, 2garren postuan geratu ziren. Jokalari Onenari Saria ere Tolosako Nereari eman zioten. Hernaniko Jokalari Onenari saria berriz, Naroak jaso zuen (ezkerretik hasita, 4garrena). Arabiatorreri ere sari bat eman zioten (argazkian, erdian) omenaldi bezala, nesken taldea sortu zenetik delegatu izan delako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!