Emakumea Pilotari txapelketako finala jokatu zen la-runbatean Atano IIIan. Lehenengo mailan, Eli Pagola hernaniarrak irabazi zuen, Maider Mendizabalekin batean, Miren Goikoetxea hernaniarraren eta Arozenaren aurka, 30-28. Bigarren mailan berriz, Garbiñe Tijero hernaniarrak irabazi zuen, Errastirekin batean, Eneritz Perez hernaniarraren eta Etxegiaren aurka, 30-23.
Napar Txapelketa
Euskal Herriko palista onenak elkartu ziren atzo, Iruñeako Labrit pelotalekuan. Tartean ziren, Irazustabarrena, Miren Goikoetxea eta Maider Senper hernaniarrak.
Irazustabarrenak 30-28 irabazi zuen, Arozenarekin batean, Y. Aristorena eta Ruiz de Larramendiren aurka, elite mailan. Lehenengo mailan berriz, Senper eta Goikoetxea jubenilek galdu egin zuten, 21-30, Garmendia eta S. Aristorenaren aurka.