Esperientzia eta gaztetasuna, Bertsolatako azken emanaldian

Kronika - Erredakzioa 2013ko urt. 3a, 01:00

Bertso jaialdia izango da ostiralean, Bertsolataren barruan. Esperientzia eta gaztetasuna nahastuko dira bertan. Izan ere, oholtza gainean izango dira: Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Odei Barroso eta Iñaki Zelaia eta Eli Pagola hernaniarrak. Amaia Otxo­torena izango da gai jartzailea. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da jaialdia, Biterin. Inoiz baino emanaldi gehiago izan dituen aurtengo Bertsolata, ostiraleko jaialdiarekin bukatuko da.

Sarrerak, 7 euroan
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Honako tabernetan erosi daitezke, 7 euroren truke: Kixkal, Aralar eta Tripontzi. Sarrerak geratuz gero, ostiralean bertan ere jarriko dituzte salgai prezio berean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!