Bi ikastaro urtarrilean: informatika eta umeentzako sormena

Kronika - Erredakzioa 2012ko abe. 30a, 01:00

Ereñotzuko Olak auzo elkarteak bi ikastaro berri jarriko ditu martxan urtarrilean. Alde batetik, informatika ikastaroa izango da; eta bestetik, sormen tailerra 6-10 urte bitarteko haurrentzat. Interesa dutenez, izena eman behar dute urtarrilaren 4a baino lehen. Ikastaroak, urtarrilaren 7ko aste horretan hasiko dira.

Informatika ikastaroan, lau aukera
Informatika ikastaroaren barruan, lau aukera izango dira: Windows eta internet, oinarrizkoa (20 ordu-50 euro); Argazkiekin DVDak egin, Moviemaker-en bidez (16 ordu-40 euro); Openoffice (30 ordu-80 euro); eta GIMP programa irudiak lantzeko, Photoshopen antzekoa (20 ordu-50 euro). Egunei dagokienez, goizez asteartetan dago aukera eta arratsaldez, astelehenetik ostegunera, 17:30etatik aurrera. Orduak aurrerago zehaztuko dira, jende kopuruaren arabera. Gainera, ordutegia adosteko, izena eman dutenen artean bilera egingo da urtarrilaren 4an 18:00etan, auzo etxean.

Sormen tailerrean, arte plastikoak, gorputz adierazpena...
Sormen tailerra 6-10 urte bitarteko haurrentzat izango da eta bertan honakoa landuko dute: arte plastikoak, gorputz adierazpena, ikus-en­tzunezko teknikak, iragarki absurduak... Jakinarazi dutenez, erabiliko dituzten materialak birziklatuak izango dira ahal den neurrian. Metodologia, berriz, guztiz parte hartzailea izango dela azpimarratu dute. «Errealitatea hautemateko begirada berri bat» landuko dute. Ikastaroa, urtarriletik maiatza bitartean izango da, larunbat goizetan.

Izena emateko, hiru bide
Izen ematea hiru modutan egin daiteke: emailez, olakae@gmail.com; postaz, auzo etxeko buzoian utzita; edo telefonoz, 667 664 424 (mezua utzi). Izena ematerakoan, honako datuak jarri behar dira: izena eta abizena, telefono zenbakia eta zein ikastarotan ematen den izena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!