Langile eta langabetuentzako 5 ikastaro emango dira Institutuko Karmelo Labaka eraikinean, urtarrilean hasita, doan. Urtarrilaren 7an hasiko dira Txirbil harroketa bidezko mekanizaziorako CNC programak, eta Instalazio elektrikoen muntaia eta mantenuan lan eta ingurumen arriskuen prebentzioa ikastaroak. Urtarrilaren 14an hasiko da Fabrikazio mekanikoko produktuaren dokumentu teknikoen prestaketa CAD-CAM programen bidez ikastaroa. Urtarrilaren 22an hasiko dena da Automatismo elektrikoen muntaia eta konponketa. Azkenik, urtarrilaren 23an hasiko da Barneko instalazio elektrikoen muntaia eta mantenua ikastaroa. Ikastaroak astelehenetik ostegunera emango dira, 17:30etatik 20:30etara edo 21:00etara. Izena emateko: karmelolabaka@hernanibhi.com edo 943 55 19 58. Informazioa gehiago: www.hernanibhi.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!