Emakumea Pilotari pala txapelketako finala jokatu zen atzo, Donostiako Atano IIIan. Lehenengo mailan jokatu zuten Eli Pagola hernaniarrak, Maider Mendizabalekin, Miren Goikoetxea hernaniarraren eta Arozenaren kontra. Pagola eta Mendizabal izan ziren garaile, 30-28. Ordu eta erdiko partidu bizia izan zen, eta bereziki, atzelariek, lan ikusgarria egin zuten. Bigarren mailako finalean berriz, Eneritz Perez hernaniarrak jokatu zuen Etxegiarekin batean, Garbiñe Tijero hernaniarraren eta Errastiren aurka. Kronikako erredakzioa ixterakoan partidua bukatu gabe zegoen oraindik.
Garazi Urdangarin, 2garren
Beste txapelketa bat ere jokatu zen atzokoan. Umeen artekoa, hain zuzen. Herriarteko topaketen bidez, umeen arteko txapelketa antolatu da aurten, eta bertan parte hartu zuen Garazi Urdangarin hernaniarrak.
Atzo arteko partidu guztiak irabazita iritsi zen hernaniarra finalera. Baina aurkari izan zuen zestoarra ere partidu bakar bat galdu gabe iritsi zen finalera, eta Urdangarinek 2garren postuarekin konformatu behar izan zuen. Hala ere, primeran ibili da, bere lehenengo txapelketa izan baita hau.
Hernaniarrak, gaurko Napar Txapelketan ere
Euskal Herriko jokalari onenek Napar Txapelketa jokatuko dute gaur, 11:00etatik aurrera, Iruñeako Labrit pelotalekuan. Tartean, 3 hernaniar izango dira: Irazustabarrena, Goikoetxea eta Senper.